Telefono / Fax: 94 492 05 53
AMPA del C.E.I.P. La Escontrilla
La Escontrilla HL.HI-ko IKASLEEN GURASO ELKARTEA
  • Inicio
    • Noticias
    • Dónde Estamos
    • CEIP La Escontrilla
  • Hasiera
    • Berriak
    • Non gaude
    • La Escontrilla HL.H.I.
Zer da?

La Escontrilla Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea (“La Escontrilla IGE” hemendik aurrera) irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da. Elkarte hau urteko kuota ordaintzen duzuen bazkide guztioz osatuta dago.


Zer da La Escontrilla IGEren Zuzendaritza-Batzordea?

Elkartearen organo gorena da, eta borondatez aktiboki parte hartu nahi duten bazkideek osatzen dute.


Zeintzuk dira bere funtzioak?

Eskolaz kanpoko jarduerak: eskolaz kanpoko era askotako jarduerak eskaintzea, monitoreak bilatzea, ordutegiak eta tokia koordinatzea, ordainketak kudeatzea, behar den ekipamendua erostea eta gatazka-erabakian parte hartzea.

-Udala, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak: beharrezko dokumentazioa bidaltzea, jasotakoaren helburua erabakitzea, eta gastuak justifikatzea diru-laguntza jaso ondoren.

-Ikasturtean zehar Eskolako hainbat jardueretan parte hartzea: Gabonak, Inauteriak, Euskara Eguna, Kirol Eguna, Pintxo Eguna, etab.


-Azoka-txiki solidarioak: beharrezko materiala prestatzea eta azoka-txiki kudeatzea, bai jostailuak, bai  liburuak. Bildutako diruaren helburua IGE-k egiten dituen jardueren zenbait gastu ordaintzea da. 

-Beste Jarduerak: Gabonetako loteria; kamiseta eta sudaderen eskaera; sukaldaritza tailerra; L.H.6. mailako ikasleentzako agur orla; ikasturte amaierako opariak ikasle guztientzat.



Noiz elkartzen da La Escontrilla IGEren Zuzendaritza-Batzordea?

Astelehenero 15:00etatik 16:30etara, normalean.


Con tecnologĂ­a de Crea tu propio sitio web con las plantillas personalizables.